Orrialdeak

2019/09/04

Ongi etorri!!


Heldu da iraila eta honekin, ikasturte berria hastear dugu.

Hasi gara motorrak berotzen!Ikasturtea eta ilusioz eta lan egiteko gogo handiz ireki ditugu eskolako ateak.

2019/06/11

Irakurketa tutorizatua

Irakurketa tutorizatua


2018-2019ko ikastustea amaitzear dago. Hori dela eta, pasa den astean gure azken irakurketa tutorizatua egin genuen. Eguraldia ona egiten zuenez, matora joateko aprobetxatu genuen.


LHko 3. mailakoek bere HHko lagunari kontatzeko ipuin bat asmatu zuten. Azken saio honetan asmatutako ipuin horiek kontatu zizkieten eta zein ondo pasatu genuen!

 

Bakoitzak bere lekurik erosoena aukeratu zuen eta oso ondo egon ginen guk egindako ipuina kontatzen, Zein esperientzia ona!

Maixa eta Áfrika, Jose eta Alex, Haimar eta Xabi, Alaiza eta Aner.

 Aieko eta Gaizka, Gaizka eta Lander, Oihane eta Eneritz, Alaine eta Nahia, Unax eta Telmo.

 Unai eta Izaro

 Peio, Viktor eta Einar

 Eiharne eta Nahia, Irati eta Akane.

 Kerman eta Sendoa

 Osmar eta Ander

 Ane eta Haizea

 Ainara eta Agerne

Danel eta Mikele
 Jone eta Gorka 

 Gaizka eta Lander

 Aieko eta Gaizka

 Alaine eta Nahia

 Unax eta Telmo

 Amets eta Cloe

 Oihane eta Eneritz

 Haimar eta Xabi

 Jose eta Alex

 Irati eta Akane

Eiharne eta Nahia

 Nahiz eta azken saio hau pixkatxo bat bereziago izan, HHko lagunekin egon garen saio guztiak oso bereziak izan dira eta izugarrizko esperientzia izan da gu baino ume txikiagoekin egotea eta haiekin ikastea!

Errepikatu nahi dugu!


2019/04/11

ANTXIÑE MENDIZABAL


Gaur, Apirilak 11a, Antxiñe mendizabal etorri da gure eskolara guk irakurri dugun bere liburuari buruz hitz egiteko.


Azken hilabetetan egon gara liburuarekin lan egiten: Denon artean irakurri dugu, liburua eta istorioarekin erlazionatutako lan batzuk egin ditugu...

Gaur, liburuaren idazlea ezagutzeko aukera izan dugu eta esperientzia izugarria izan da.


Irakurritako liburuaz aparte, bere beste liburuak ere ezagutu ditugu, idazlearen bizitza, bere liburu bakoitza idazteko motibazioa/arrazoia zein izan zen, amaiera alternatiboak egin ditugu...



Guk prestatutako lanak erakutsi dizkiogu eta asko gustatu zaizkio.


Bukatzeko, galdera batzuk egin dizkiogu eta amaitu baino lehen...gure liburuak sinatu ditu!


Mila esker etortzeagatik, Antxiñe! Asko ikasi dugu!


2019/02/23

LH 3 ETA 4 IKASLEOK BILBOKO ITSAS MUSEORA JOAN GARA!

Pasa den asteazkenean, Otsailaren 20a, Bilboko itsas museora joan ginen. Gauza pila bat egin genuen eta museoari buruzko informazioa ikasteko aukera izan genuen.

Lehenengo eta behin, museoa hobeto ezagutu genuen, hau da, hiru argizkien bidez, museoa eraikita dagoen gunea nola aldatu den ikuz genezakeen. Orain badakigu museoa non dagoen kokatuta eta Bilbo zenbat aldatu den urteak pasatuta.

Gero, altxor bat bilatu behar izan genuen eta, noski! elkarrekin lan egiten, aurkitu egin genuen!

Itsasoarekin lotutako kirol mota bat ezagutu eta praktikatu ere bagenuen! Nahiko ondo moldatu ginen arraunarekin!

Ontzi batzuen maketak ikusi genituen eta geurea egiteko aukera izan genuen! Zer nolako ontziak egin genituen, bela eta guzti!

Horrekin guztiarekin museo osoa ikusi genuen baina gauza batzuk egiten falta zitzaizkigunez, kanpora joan ginen jarraitzeko.

Museo ondoan Alemaniako ontzi bat zegoen eta barrutik ikusi genuen.



Momentu horretan konpontzen ari zen, hala ere, nolakoa zen eta hor barruan nola egiten zuten lan azaldu ziguten. Horrez gain, haize-oihala nola erabiltzen zen azaldu ziguten eta praktika batzuk egin genituen oihala igo eta jaizteko.

Azkenik, oihal bat prestatu zuten guk geure marrazkiekin apaindu ahal izateko. Behin apainduta, Alemaniara joateko erabiliko zuten!


 





Oso nekatuta amaitu ginen baina hainbeste gauza egitea eta ikastea merezi zuen!

Hurrengora arte!

2018/11/29

LH 3 IKASLEOK IPUIN KONTALARIA IKUSI DUGU !!

Atzo, azaroaren 28a, Kultur Etxetik gonbidatu ginztuzten Ipuin kontalaria ikusteko. Antzezleak bi istorio kontatzu zizkigun, zein baino zein barregarriagoak.
Lehenengoan protagonista Jontxu zen, 33 urteko gizon bat, bere bizitza osoan lan egin ez zuena..
Eta bigarrenean familia baten gorabeherak kontatu zizkigun, non ama oso nekatuta amaitu zen, etxean inork ez ziolako laguntzen.






Gainera laguntzaile ederrak izan zituen gure antzezleak!

2018/09/10

Alferraren astea

Gu oso langile bueltatu gara eskolara, baina beste batzuk ez hainbeste!!


Hilabeteen jolasa

Kanta

Zelan jolastu?


Ikasturte berri on!!


2018/08/17

2018/07/28

ZORIONAK, ASIER SAINZ!

Zorionak!!


2018/07/26

ZORIONAK, LUCÍA!